Free Web Hosting Provider - Web Hosting - E-commerce - High Speed Internet - Free Web Page
Search the Web


LLIBERDÓN


Lliberdon Asturiaseko ekialdeko kostaldean topa daitenen toki-izen bat da. Izen hau dute Sueveko mendizerrako ipar isuraldean kokatuta dauden ibai eta herrixka bat. Honez gain, Lliberdon XX.mendearen hasierako gaiteroen artean onenetarikoa zen Ramon Garcia Tuero omenaldia izan nahi du. Lliberdoneko gaiteroaren omenaldia.

Lliberdon taldea 1986.eko lehen hilabetetan jaio zen helburu bikoitz batekin: Asturiaseko musika tradizionalaren berreskuratzea alde batetik eta honen hedapena bestetik.

Hedapenaren lan hau 1986.eko udaberrian hasi zen abesti batzuk aukeratu ondoren taldeak dituen musika tresna akustikoez jotzeko: gaita, danborra, bibolina, txirula, arpa, zanfona, bandurria eta akordeoia. Lliberdonek hasiera hasieratik zuzeneko emanaldi entretenigarri eskeini ditu, entzulearen partaidetza bultzatuz beti. Bestalde hedapen lan honetan eszenatoki ugari bisitatu dira: Galizia, Leoi, Gaztela, Kantabria, Extremadura, Euskadi, Suitza, Breizh...

1998.ean taldearen lehenengo diskoa atera zen merkatura Sonifolk zigiluaren eskutik eta honekin batera Quiquilimon, antzerki taldeak eta Zinoneko Udalaren Kultura Fundazioak lagunduta, bideo bat sortu zuen. Lliberdonentzat oso garrantzitsua den beste lan esparru bat, ikasleen artean Asturiaseko musika tradizionala ezagutaraztea da. Hau ikastetxeek eskatuta eta erakunde ofizial batzuren laguntzaz egiten ari da.
Hau gutxi ez balitz, taldeko kideek Xixoneko musika tradizionalaren eskolaren sorrera bultzatu dute ere 98-99 ikasturtetik.

Liberdibeji partaideek folklorearen arlo ezberdinetan lan egiten dute: diska zaharren grabazioak ekoizten, kale animazio arloan, Concierto Asturies, delakoaren antolaketan, naturgiroaren defentsarako ekitaldietan, Lingua Asturianaren edo intsumisioaren aldeko ekimenetan eta hainbat etnografi-talderekin ikerketa lanetan.

Bigarren diska bat ere badu Lliberdonek. 1992. urtean ekoiztua Camin de Bres, izenpean. Telebistako Saio batzuetan agertu da, Asturiaseko musika tradizionalaren zabalpenean irrati emisora batzuekin batera lan egin du eta Xixoneko Jaietako Elkarte Mixtoarekin elkarlanean aritu, azkeneko honekin 1996. urtean Ruta de la Plata,-ko hainbat tokitan emanaldiak eskaintzen. Urte horretan Asturiaseko ordezkaria izan zen An Orienteko (Breizh) Jaialdi Interzeltikoan. Bere abesti bat Jaialdi honen 25. urteurrena ospatzeko argitaratu zen disko bilduman agertzen da. Tamos Fartos, bere hiurgarren lan diskografikoa, 1997. urtean kaleratu du eta Naciones Celtas bilduma bikoitzean ere parte hartu zuen.

2001.eko otsailan Naciones Celtaseko, lanaren 4. edizioaren aurkezpenaerako, Madrilen emanaldi bat eman zuen.

Lliberdonekin kontaktatzeko:
dagarcues@yahoo.es